XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Legazpi DABILTZANAKEgun batzuek gure artean igaro ondoren, Bergara'ra biurtu da, goizeko ostro gañeko intza bezin alaya zan Urkiola'tar Karmele, neskatil gaztia.
Agur Karmele eta aleginduko gera zorrak betetzen.
AZALPENAKAurtengo urte berri eguna zoriontasunez betea izan zan, tresna olako nagusiaren omen-aldia bide zala.
Zoriontasunez betea izan zana jaialdi ura, baña, nere biotza, euzko maitasunezko biotza, zoriontasun artan iru gauzak mindu eta garraztu zuten.
Bat, Legazpi'tar batek bakarrik ere ez itz egiteak, artarako almena dutenak izanik.
Bidezkoa eta egokia izango zala deritzat.
Bigarren gure izkuntz maite berdin gabean, itz goxo bat bakarrik ez entzuteak, omena eskeintzen zitzayona Legazpi'tarra eta geyen-geyenak euzkotarrok izanik.
Eta irugarren
Esaera ori gaitzez artu zuana etzan euzkotarra ez, baña, bai bere praka dotoreak lenagoko zarraren ordez Euzkadi'ri zor diona.
¿Zer nai ote zuan
Zer garratzak azalduko niozkan gizagajo orri, baña, ezerezkeriakin dabilena gizon txikia da, oyekin dabillena iñoiz ez aundia.
Orrek eta oyetako askok Patirki'ngandik ikasi bear luteke, zorrek eskertzen.
Legazpi'tar askok egun artan etzuten ondoko garraztasunak euren barruan nabaituko, eta orregatik agertu ditut azalpen abek, gure biotzak miña eta garraztasuna artzen ikasi dezaten, aberria naigabetzen danian, miñ artzen ikasten dunak, ikasiko dualako maitatzen.
OLARI.